'Esanezin' kontzertuan (1) (Altzo, 2021-12-18) (28'32'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abenduaren 30a

‘Esanezin’-en kontzertua antolatu da Olentzerotan Jakin-Minez kultur egitasmoaren baitan. Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) musika-proiektua da. Oriol Flores (Bartzelona, ​​1979) musikari eta bateria-jolearen laguntzarekin eman ditu lehen urratsak. 

Altzagarateko gaztea hasiberria da musika-eszenan (2019an eman zituen lehen pausoak). Aurtengo udaberrian kaleratu du ‘Aireratzen’ bere lehen diska, zazpi kanta jasotzen dituena pop estiloan. Hitzak bereak dira. Musikan, berriz, batzuk bereak dira eta beste batzuk, Oriol Flores-enak. Zazpi kanta jaso dira lehen bideo honetan, lau bereak eta hiru, bertsioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!