Alaitz Artola kontzertuan (2) (Altzo Azpi, 2021-09-10) (23'52'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 21a

Beste sei kanturekin dator Alaitz Artola gurera, bigarren bideora. Guztiak bertsioak dira, baina ez horregatik gutxiestekoak. ‘Oi lur, oi lur’ kantarekin ematen dio hasiera amezketar musikariak, Lizardiren hitzak dituena eta B. Lertxundiren musika, entzunaldi lasai eta gozoan murgilduz.

Ken 7-ren ‘Olatuz olatu’ ekarriko digu segidan. Idoia Asurmendi kantari eta lagunaren ‘Hitzetan’ abestuko du hurrengoan Alaitzek, Xabi Igoaren hitzekin. Izaroren ‘Eskaleok’ helduko da hurrena gitarraz lagunduta. Jose Mendiageren ‘Kantuz’ ezaguna zaigu B. Lertxundiri esker. Oraingoan Alaitzek bertsionatuko du. Eta amaitzeko, Ken 7-ren ‘Nire lurrari’ eskainiko digu. Disfrutatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!