Alaitz Artola kontzertuan (1) (Altzo Azpi, 2021-09-10) (24'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 20a

Alaitz Artola Ormazabal musikari amezketar gazteak  kontzertua eman du Altzo Azpiko elizan. Txiki-txikitatik hasi zen Artola pianoa ikasten Amezketan bertan. Donostiako kontserbatorioan eman zion jarraipena, eta egun, goi mailako piano ikasketak gauzatzen dihardu Donostiako Musikenen.

Kontzertuei dagokienez, oso gazte zela hasi zen kontzertuak ematen, beti ere musika klasikoaren eremuan. 2020ko hasieran kontzertu kantatuak ematen hasi zen, bertsioak gehienak baina baita berak idatzi eta konposatutako kantak ere, pianoaz eta gitarraz lagunduta. Hiru bideoz osatzen den kontzertuaren lehenean 6 kanta dituzu ikus-entzungai: bertsionatutako lau kanta eta 2 bere baitakoak. Jende ugari hurbildu da kontzertura eta halaxe bizitu ahal izan ditu hainbat sentsazio eta emozio Alaitzen ahots eder, zoragarri eta goxoa entzunez. Horren adierazle gisa izan dira jendeak oparitu dizkion txalo-zaparradak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!