'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) (Amurrio, 2021-09-19) (37'53'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 19a

Amurrio herrian sei protagonista izan dira ‘Ez da kasualitatea’ izeneko bertso-saio musikatua gauzatzen: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Izar Mendiguren gai-jartzailea; Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi bertsolariak.

Segidan datozen gaiak landuko dituzte bigarren bideo honetan:

1-Hirurak. Badira kontatu daitezkeen sekretu batzuk. Bertsolari gisa izandako bitxikeri edo anekdota bat nori gertatu zitzaion asmatu behar dute.

2-Uxue. Hiru egoera deseroso eman dizkio gai-jartzaileak, eta galdetu dio, inoiz bizi izan al dituen horrelakoak.

3-Hirurek osatzen dute LABI berria. Gizartearen osasuna hobetzeko proposamenak egingo dituzte.

4-Hirurak. Atzo, larunbat gaua. Gauak dantzan harrapatu ditu hirurak,

3rak arte. Hemendik aurrera zer egingo duten erabaki nahian dabiltza une honetan.

5-Azken agurraren bertsoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!