'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (1) (Amurrio, 2021-09-19) (39'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urriaren 15a

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua gauzatu da Amurrio herrian. Bertan, sei protagonista izan dira: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak; Izar Mendiguren gai-jartzailea; Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi bertsolariak.

1-Ajearekin heldu dira bertsolariak. Eliz atariaren aurrean daude.

2-Hirurak emakume berdinaren gorputza dira: Mirenek haurtzaroa izango du hizpide; Oihanak gaztaroari edo helduaroari helduko dio; Uxuek, berriz, zahartzaroari kantatuko dio.

3-Oihana eta Uxue. Artzain Eguna gaur Amurrion. Ardiak alde batera utzita, Likore Museora joan dira eta orain, bai, Amurrio oso dibertigarria iruditzen zaie.

4-Miren eta Uxue. 221 egun daramatzate Tubacex lantegiko langileek greban. Miren eta Uxue kaleratze zerrendan dauden langileak dira.

5-Oihana infernuan aurkitzen da, eta beste biak ere bai. Zer egin ote dute bada, infernura joateko?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!