Bertso saioa (1) (Alegia, 2021-07-11) (33'51'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 12a

Bost protagonistez osasutako taldearekin egin da bertso saioa Alegian. Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen gidaritzapean, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariak jardun dira bertsotan oholtza gainean.

Honako gai hauek dauzkazue ikusgai lehen bideoan:

1-Beñat eta Maialen. 17 urteko ikasleak dira eta ikasbidaian joan dira Saloura. Maialenek dantzalekura joan nahi du. Beñat, berriz, zalantzan dago.

2-Nerea eta Iker. Umoregileak dira. Bakarrizketa mordoa sortu eta egiten dituzte. Bakarrizketek umoretik asko izan ohi dute. Halere, ez dute erizpide berbera erabiltzen umorea sortzerakoan.

3-Beñat. Porrota eta garaipena. Iñaki Artola pilotariak herritarrei bidalitako mezu zati bat irakurri dio gai-jartzaileak.

4-Puntuak ipini dizkio Ikerri.

5-Laurak. Elkarrekin afaldu zuten atzo, eta azkenean, Ikerren etxean amaitu zuten. Goizaldean, eguzkiarekin, mendian gora abiatu dira.

6-Maialen eta Nerea. Ama-alabak dira eta hondartzara joan dira. Alaba biluzik ipini da toalla gainean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!