Bertso saioa (2) (Alegia, 2021-07-11) (32'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 12a

Bost protagonistez osasutako taldearekin egin da bertso saioa Alegian. Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailearen gidaritzapean, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariak jardun dira bertsotan oholtza gainean.

Honako gai hauek dauzkazue ikusgai bigarren bideoan:

1-Beñat eta Iker. Bizilagunak dira, ezker-eskuin. Argindarraz jardun zuten atzo. Gaur iluntzean Iker etxera dator lanetik.Portaleko eskaileretan topatu du Beñat liburu bat irakurtzen.

2-Maialen. Esaldi bat jarri dio gai gisa: “Galdu egin dugu, umiltasuna galdu dugu, dena ulertu ezinaren umiltasuna”.

3-Nerea eta beste hirurak. Nerea iturgina da. Zer aurkitu ote du beste hiruren hoditerian?

4-Beñat eta Nerea. Aspaldiko partez Alegian dira kantari. Izan ere, Karmenetan dituzte euren herrietako jaiak. Zer galdu du norberak bestearen herrira ez joateagatik?

5-Iker eta Maialenen puntu libreko saioa.

6-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!