Bertso jaialdia (2) (Tolosa, 2021-06-27) (35'18'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 12a

Urtero egin ohi den San Joanetako saioa dakargu leiho honetara Tolosako Kristal edo Berdura plazatik. Eta horretarako honako laukote honen sormena izango duzue ikus-entzungai: Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio. Hauek guztien akuilulari gisa, Imanol Artola “Felix”.

1-Peña eta Arzallus. Aita-semeak dira. Udan gaude. Peña ogi banatzailea da eta semeari ogiak banatzen laguntzeko eskatu dio, diru apur bat ere emango diola agindu dio.

2-Oihana. UEMAren txostenaren arabera, emaginak Tolosan, Villabonan eta Ibarran ditugu baina Ibarran bakarrik dago emagin euskalduna.

3-Laurak. Maialen ikerketa bat egiten ari da Unibertsitaterako eta goiza Berdura plazan igaro du. Ondorio bat atera du: azokan dabilen jende guztia 3 multzotan sailka daiteke. Beste hirurak dira multzo horien prototipoa.

4-Maialen eta Peña. Maialenen etxe aurrean lanak egiten ari dira. Peña da lan horien arduraduna. Azken hiru egunetan urik gabe dago Maialen.

5-Amets eta Oihana puntutan.

6-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!