Bertso-jaialdia (1) (Tolosa, 2021-06-27) (35''14'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 9a

Urtero egin ohi den San Joanetako saioa dakargu leiho honetara Tolosako Kristal edo Berdura plazatik. Eta horretarako honako laukote honen sormena izango duzue ikus-entzungai: Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio. Hauek guztien akuilulari gisa, Imanol Artola “Felix”.

Segidan ikusiko dituzuen lanetan ipini zituen gai-jartzaileak:

1-Sarrerako agurrak.

2-Amets eta Maialen: duela bi aste izan zen TMT (Tolosaldeko Mendi Tontorrak) mendi-maratoia. Biak izan ziren irabazle. Maialenen azken lasterketa izan da eta Amets hasi berria da.

3-Oihana eta Anjel Mari. Baserritar gazteak dira. Baserritik bizitzeko hautua egin dute. Inbertsio handiak egin dituzte era ezberdinetan. Anjel Marik ikuilua hazi, buru gehiago ipini eta haragi-enpresa bati saltzen dio haragia. Oihanak, berriz, txikitu egin du ikuilua eta bezeroaren eskuetara arteko prozesua berak egitea erabaki du.

4-Amets. Iparraldean Departamendu eta eskualdetako bozak dituzte. Amets hautetsi abertzalea da eta lehenengo aldiz lortu du Bigarren Itzulira igarotzea.

5-Anjel Mari. Bertso saio libreak ia desagertu egin dira azkenaldian. Zazpi punturi erantzun die Peñak.

6-Laurak kopletan. Laurak ume txikien gurasoak dira eta parke berean egiten dute topo. Itxurakeria dute: zein izango guraso hobea!

7-Oihana eta Maialen. Maialen autobus gidaria da. Oihana autobusera igo da eta gidariak musukoa non duen galdegin dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!