Nafar doinu batekin hasten da bigarren bideo hau. Miren eta Xanti Nazabal herritarrek fandangoa eta arin-arina dantzatu dituzte Minerren biolinari jarraiki. Behin Zigor Sagarna oholtzaratuta Aintzina folk taldea daukagu gure aurrean. Arantzazura nijuanian eta Deserturra abestiak eman dizkigute. Turlach izeneko laku bitxi batzuk daude Irlandan, euria egiten duenean hutsik egotetik ziztu bizian bete daitezkeenak eta hortik hartu dute izena. Azken urteotan, Hernaniko Kixkal tabernan aritu dira hilean behin, ostegun gauetan.