Tolofolk 2021

Tolofolk-Turlach kontzertuan (1) (Tolosa, 2021-04-11) (38'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 5a

Turlach taldea Juanjo Otxandorena hernaniarrak, Arkaitz Miner errenteriarrak eta Alan Griffin irlandarrak osatzen dute. Emanaldian, ordea, herriko Iraide Ansorena perkusionista batu zaie.

Irlandako doinu eta abesti tradizional eta Eskoziako molde zaharreko konposizio berriak jotzen dituzte. Izena, berriz, Turlach izeneko laku bitxi batzuk daude Irlandan, euria egiten duenean hutsik egotetik ziztu bizian bete daitezkeenak eta hortik hartu dute izena. Azken urteotan, Hernaniko Kixkal tabernan aritu dira hilean behin, ostegun gauetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!