Tolofolk 2021

Tolofolk-Hector Braga (Asturies) (1) (Tolosa, 2021-04-10) (31'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 21a

Kantautore eta musikologoa dugu Hector Braga asturiarra. Ahotsaz gain, harpa, zarrabetea, biolina, gaita eta biolontxeloa jotzen ditu. Langreoko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta geroztik bere lurraldeko herri-musika jaso, aztertu eta dibulgatzen dihardu.

Oviedoko Musika Kontserbatorioan lizentziatu zen biolontxelo irakasle gisa. Asturianadari buruzko tesi doktorala garatu zuen Oviedoko Unibertsitatean. Asturiesko folk eta musika tradizionalaren erreferentzi gorena da Héctor. Zazpi disko argitaratu ditu. Proiektu ugari sortu ditu eta beste hainbatetan parte ere hartu du. Tolosan izan da ToloFOLK jaialdiak gonbidatuta. Perkusioan Iraide Ansorena tolosarra izan du alboan. Dozena erdi bat pieza jasotzen dira lehen bideo honetan: asturianadak, erromantzeak, gaita, koilarak, zarrabetea, harpa…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!