Bertso saioa (2) (Tolosa, 2021-03-19) (33'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 9a

Tolosako bertso emanaldi honi dagokion 2. bideoa ofizioka hasiko dute bertsolariek.

1-Ane eta Maddi: konfinatuta daude biak baina jarrera ezberdina dute. Anek basoa erdi beteta ikusi ohi du; Maddik, berriz, basoa erdi hutsa.

2-Laurak batera. Joanes aitona da eta beste hirurak bere bilobak. Ikasketa handirik ez izan arren, jakinduri oparoa du aitonak. Bere bilobek miresten dute jakintza hori. Beti dauka azken hitza. Erantzunik gabe uzteko asmoz galdera bana egingo diote bilobek.

3-Maddi, Ane eta Ekhiñe. Gai jartzaileak Onintza Enbeitaren argazki bat erakutsi die Ane eta Ekhiñeri. Maddik galderak egin behar dizkie argazkikoa nor den jakiteko.

4-Joanes eta Maddi lagunak dira. Konfinamenduan finderra egitea erabaki zuten.

5-Laurak batera. Kopletan jarduteko gaia: ez dira bertsozaleak baina lagunak zetozela eta, bertso saio honetara etorri dira. Azken lerrotik ahapeka ari dira ikusitakoa komentatzen.

6-Azken agurra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!