Bertso saioa (1) (Tolosa, 2021-03-19) (30'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 8a

Bertsolari gazteen emanaldia izan da Tolosan honako protagonista hauekin: Ander Goikoetxea Andriu gai jartzaile lanetan, eta bertsotan, Maddi Aiestaran, Ane Zubia, Joanes Illarregi eta Ekhiñe Zapiain. Derrigorrezko agurraren ostean, ofizioko jardunean ipini ditu gai jartzaileak.

1-Maddi eta Ekhiñe motxiladun haurrak izan ziren. Maddik borrokan jarraitu nahi du Euskal Herri aske bat lortu arte. Ekhiñeren etxean, berriz, nahikoa eskaini diote borrokari.

2-Joanes eta Ane. Joanes La Resistencia telebista saioko aurkezlea da. Gaur Ane Zubia bertsolari ezaguna da gonbidatua.

3-Ekhiñe beratarra da. Euskal Herriari ezarri dizkioten mugak lehen lerroan bizi dituen herria da Bera.

4-Bi habanera osatzeko oinak eman dizkio gai jartzaileak Aneri kantuan ari den bitartean. Anaitasuna eta ahizpatasuna ditu gaitzat.

5- Ekhiñe eta Joanes. Pandemiaren eraginpean araudi berezi asko sortu da. Uda honetan astebete libre utziko dute herriko jaiak ospatzeko. Zein herritako jaiak salbatu nahiko dituzte? Honaino lehen bideoak eman duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!