Bertso saioa (3) (Andoain, 2021-03-28) (26'17'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 4a

Zubeldiak eta Lujanbiok jatetxea ireki zuten, janari ekologikoa eta 0 kilometroko jakiak eskainiz. Pandemia garaian, ordea, etxera eramateko janari azkarrarekin hasi ziren eta ondo joan zitzaien. Orain, negozioa irekitzeko aukera dute. Lujanbiok lehengora itzuli nahi du; Zubeldiak zalantzak ditu.

2-Mendiluze eta Pagola Bastero auditorioko langileak dira. Garbiketan hasiko dira bertso saioaren ondoren. Zer aurkituko ote dute? 3-Binaka: Iker eta Alaia batetik, Andoni eta Maialen bestetik. Gai jartzaileak Aitor eta Eliri buruzko bitxikeriak ditu apuntatuta. Kontua zera da, bitxikeri horietako bakoitza nori dagokion asmatu behar dute bertsolariek. Honako hauek dira bitxikeriak: a) paperean ezkerrez idazten dut eta arbelean eskuinez; b) behin bikoteak huts egin eta bakar-bakarrik egin nuen bertso saio oso bat; d)bizikletan espaloitik joatearren munizipalen basera eraman ninduten isun baten mehatxupean eta nik bizikletaren matrikula hartzeko esan nion; e) behinola larba bat jan nuen nahita; f) armiarmei fobia diet; g) Unibertsitateko gezi bidezko txapelketa irabazi nuen; h) behin bikote bat ezkondu nuen bertsotan; i) bertso-afari batean 6 kafe hartu nituen eta lo hartu nuen kotxean. Bertsolarien azken agurrarekin amaitzen da hirugarren bideo hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!