Bertso saioa (2) (Andoain, 2021-03-28) (32'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko apirilaren 2a

Bigarren bideo honi Zubeldiak eta Martinek ematen diote hasiera: pandemiak ezarritako itxieran bizikleta erosi zuen Zubeldiak baina tabernak ireki zirenetik albo batera utzita dauka. Alaiak txango bat egitera gonbidatu du.

2-Egaña eta beste bostak. Irungo banketxeko lapurreta prestatu zuena da Egaña. Beste bostak etorri zitzaizkion aste bat lehenago, euren burua eskainiz.

3-Pagola eta Lujanbio: bertso kantari dabiltzan bi gazte dira, afariaren truk. Elik ordain sari txiki bat eskatzeko garaia dela uste du. Maialenek zalantzak ditu.

4-Mendiluze eta Zubeldia: Mendiluzek Bizkaiko pertsona bat ezagutu du pandemia garaiotan. Baina ezin joan. Herrialdeen arteko mugikortasuna baimendu dutenean joan ahal izan du berarekin egotera. Heldu da banatzeko ordua, eta Zubeldia ertzaina dator.

5-Martin eta Egaña: Saharako errefuxiatuak dira biak. Atzerria ez da, ordea, beraiek uste zutena. Egañak itzuli egin nahi du. Martinek, ez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!