Bertso jaialdia (2) (Itziar, 2021-03-20) (36'54'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko martxoaren 28a

Itziarko jaialdiari dagokion 2. bideo honek puntutako ariketarekin ekiten dio. 1-Beste seiek bina puntu jarri dizkiote Eliri. 2-Amaia Iturriotz: bera bertsolaria eta medikua da ogibidez. Jendeak aholku ugari eskatu ohi dio. Nola sentitzen ote da bera?

3-Eli, Iñigo eta Maialen: atzo aitaren eguna izan zen. Iñigok uste zuen aita izatea zoriontasunaren gailurra izango zela. Eli eta Maialenek galderak egingo dizkiote. 4-Agin eta Maddalen: ezkutuko hitzaren jolasa egin dute. 5-Andoni: Arizonako Unibertsitateko 6 ikerlarik 7 milioi espermatozoide bidali nahi dituzte ilargira. 6-Maddalen eta Iñigo: biek izugarri dakite Itziarko elizari buruz. Beste seiek nor edo zer izan ziren edo diren jakin nahi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!