Bertso jaialdia (1) (Itziar, 2021-03-20) (37'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko martxoaren 27a

Bertso jaialdi bikaina burutu da Itziarren. Zazpi bertsolari jardun dira Amaia Agirreren gidaritzapean: Agin Laburu, Eli Pagola, Amaia Iturriotz, Maddalen Arzallus, Iñigo Izagirre, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Bertako eliza bertsozalez bete da indarrean dauden seguritate neurriak hartuz.

Aginek ekin dio sarrerako agurrari. Aurten lehen saioa duela adieraziz urte berri on opatu die bertaratu diren zaleei. 1-Eli eta Maialen: abortuaren alde borrokatu zuten lehen eta ospatu egin zuten lortu zenean. Orain eutanasiaren legea onartu da. 2-Amaia, Maddalen eta Andoni: giza-dorrea, zein alorretan eraikiko luketen galdetu die gai jartzaileak; edota, eraikita dagoen zein eraitsiko luketen. 3-Agin eta Iñigo: Iñigo arrautzekin joan da Aginen sagardotegira. 4-Maialen eta Andoni: 15 urteko tartea dute biek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!