'Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak' (1) (Agirre anaiak-Amasa, 2021-01-23)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 30a

‘Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak’ emanaldia egin da Amasan, Agirre anaiak kantuan eta Imanol Kamio pianoan. Gehienak bertso zaharrak izan dira baina beraiek egindako hainbat berri ere entzun ahal izan ditugu. Joxe Joakin Mitxelena oiartzuarraren bertsoek ireki dute emanaldia.

Txomin Garmendiaren pare bat bertso etorri dira ondoren. ‘COVID 19ari’ eta ‘Ni nauzue Martina Ruiz de Galarreta’ deitutako sailek Agirretarren sinadura daramate. Azpeitin sari potolo bat jarri zuen aberats batek. Izen handiko bertsolari gehienek hartu zuten parte. Aldez aurretik zerbait hitz egin zuten Pello Errota, Joxe Bernardo Otaño eta Udarregik, saria nola banatu eta abar. Pello Errotak irabazi zuen eta Joxe Bernardo Otañorekin erdibanatu zuen saria. Udarregiri ez zitzaion gozoa egin erabaki hura eta izugarrizko xextra sortu zen. Inoiz jarri diren bertso kopuru handiena eman zen egun hartatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!