Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak (2) (Agirre anaiak-Amasa, 2021-01-23)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021ko urt. 31a, 17:59

Asteasuko Agustin Zakarra bertsolari ona izan zen, Pello Errotaren neurriko bertsolaria. Larraulgo Txuringaingo errota jabeari jarritako bertsoekin ematen zaio hasiera bideo honi. Xenpelarren garaian baziren Errenterian Juxto eta Longinos bertsolariak. Xelebrekeria izugarriak kantatzen zituzten eta jendeak barre egiten zuen. Juxtok erronka bota zion Xenpelarri eta honek, hartu. Lezon kantatu zuten milaka jenderen aurrean, zeinek aldrebeskeri handiagoak esan.

Agirre anaiek txakur jabeei jarritako bertsoak datoz segidan. Erronka betidanik gustatu izan zaigu eta horiexek entzuteko parada da honakoa. Bertsolariak, berriz, honako hauek dira: Pello Errota, Xenpelar, Udarregi, Pello Mari Otaño, Joxe Bernardo Otaño, Plazida Otaño, Gaztelu eta Txirrita. Duela 250 urteko bertsoak entzungo ditugu hurrena, Bizkaiko Pantxillo deitutako batenak. Bidarraiko Joanes Otxalderen ‘Iruñeko perietan’ bertso sail ospetsutik hainbat entzungo ditugu segidan. Eta amaitzeko, bideo hauei izenburua ematen dieten bertsoak. On egin!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!