'Azken Muga' bertso saioa (2) (Amezketa, 2020-09-19) (46'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urriaren 7a

Azken Muga bertso saioko bigarren bideoa duzu hau. Mujika eta Illarregi: Mujika ipuinetan gaizki ateratzen den otsoa da. Illarregi, berriz, ipuinak idazten dituen idazlea. Hurrengo gaia: Lujanbio ama eta Jone 30 urteko alaba amaren etxean bizi dena. Afaltzera etorriko dela esaten dio amari baina askotan ez da horrela. 

Arzallusentzat: Sareko bozeramaileak esan zuen “Herri honek erakutsi du baduela pazientzia”. Lujanbio eskulturgilea da eta Illarregi abeltzaina. Behiek hazka egiteko erabili dituzte eskultura horiek eta erori eta apurtu egin dira. Bostak: "zuek hildakoan, zuen epigrafeetan zer idaztea nahiko zenukete", galdetu die gai jartzaileak. Bertsolari aldizkariak atal berri baterako proposamena egin dio Mujikari: bertsolarien estetikak aldatzeko proposamenak egitea. Segidako saioan puntutan aritu dira Arzallus eta Lujanbio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!