'Azken Muga' bertso saioa (1) (Amezketa, 2020-09-19) (38'39'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko urriaren 7a

‘Azken Muga’ egitasmoak 5. edizioa izan du aurten Zarateko parajean, Bedaio eta Azkarate artean. Urtero lez bertso saioa egin ohi da egitasmoaren barnean. Lehen bi edizioetako bertso saioak Altzon burutu ziren eguraldia medio. Beste biak, berriz, Zarate tokian bertan. Eguraldi kontuak kontuan hartuta, azken hau ere Zarateko lepoan zegoen aurreikusita baina Amezketara ekarri da. Bost bertsolari jardun dira ekinean: Jone Uria, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika eta Xabat Illarregi.

Lujanbio eta Mujikarentzat gaia: Lesbos uhartean izandako sutea. Milaka lagun errepide bazterrean noraezean. Arzallus eta Illarregi, hendaiarra eta leitzarra. Urkulluk lehendakari kargua hartu eta gaztelera hutsean eskaini zuen lehen elkarrizketa. Uria eta Arzallus: elkarrekin liburu denda dute. Bezeroek liburu bat erosi bai baina beste mordoa apaletik kanpo uzten dituzte. Ametsen lana da bakoitza bere lekuan jartzea. Lujanbioren txanda: konplize eta ingurukoen jarreraz agintariek sarritan ematen dizkigute mezuak. Agintariek, ordea, ez dute jarrera berbera. Gaia 5 bertsolarientzat: Arzallus, Lujanbio, Mujika eta Illarregi udalekuetara joan dira, Jone da begiralea. Gauean loak hartu ezinik dabiltza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!