XXX. Harri-jasotze Saria-2 (Mallabia, 2020-08-15) (29'34'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 30a

Zilindroarekin gertatu bezala, protagonista berdinak izan ditugu 100 kiloko bola altxatzen ere. Urrak ez du hutsegin eta 40 jasoaldi egin ditu.

Inhar izan du atzetik eta 2 jasoaldi gutxiagorekin konformatu behar izan du. Peñak lan txukuna egin du eta 3. sailkatu da. Guztira 95 jasoaldi egin ditu Urrak, 90 Inharrek eta 80 Peñak. Olaizola izan da laugarren sailkatu dena eta 70 altxaldi burutu ditu. Bideoaren amaieran elkarrizketak ikus-entzun ahal izango dituzu, sailkapeneko lehen hirurei eginak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!