XXX. Harri-jasotze Saria-1 (Mallabia, 2020-08-15) (18'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 22a

Aurtengoan XXX. Edizioa izan du Mallabiko Harri-jasotze Sariak. Zortzi harri-jasotzaile bertaratu dira: Urra, Jiménez, Urruzuno, Etxeberria, Urrutia, Peña, Olaizola eta Arruti. 100 kiloko harriak erabili dituzte, zilindro zaharra eta bola, bost minutuko saioan.

Lehen bideo honetan zilindro zaharrarekin egindako saioak jasotzen dira. Zozketak erabakita, Mikel Lopetegi ‘Urra’-k eman dio hasiera ekitaldiari, eta bera izan da garaile bi modalitateetan. Estua ikusten zen lehia ‘Urra’ eta Inharren artean baina 55 jasoaldi ematea lortu du ‘Urra’-k, Inhar Urruzuno atzetik segika duela 52rekin. Peñak ere lan txukuna egin du 46 jasoaldi emanez zilindroari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!