"Ez da kasualitatea" bertso-saioa (Legazpia, 2020-07-17)-3 (40'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko abuztuaren 1a

Labaka eta Agirre ama-alabak dira orden horretan. Amaia Agirrek autokarabana erosi zuen. Plan ugari ditu baina norekin joanik ez. Askotan bere ama gonbidatzen du bidaiarako baina amarentzat, hau ez da planik egokiena.

Oraingoan, Elustondo eta Labakaren txanda da. Hiru orduko bidaia egin behar dute. Nerea Elustondo oso puntuala da. Ane Labakak txixa larria du baina Elustondok abiatu egin behar dutela esan dio. Agirre eta Amurizak 30 urte daramate ezkonduta. Izan dituzte beren gora beherak baina azkenekoa larria izan da... hain larria, ze, norbera bere aldetik joan da oporretara. Hirugarren egunean bideo-deia jaso du Agirrek. Laurok eraikin berean bizi dira. Labakak COVID-19 batzordea eratu du baina denek ez dute berdin pentsatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!