"Ez da Kasualitatea" bertso-saioa (Legazpia, 2020-07-17)-1 (27'43'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko uztailaren 21a

Legazpiko Agirre Etxeberriko lorategian burutu da "Ez da kasuakitatea" bertso-saio musikatua. Musikariak: Araitz Bizkai gitarran eta Gari Otamendi, biolinean. Lau bertsolari izan dira saioan: Nerea Elustondo, Amaia Agirre, Ane Labaka eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile lanetan, Maite Berriozabal aritu da. Jende andana hurbildu da bertsolari eta musikariak entzutera.

Agurretan 'estali' hitza erabiltzera behartu ditu Berriozabalek. Elustondo eta Agirre Zahar Egoitza bateko langileak dira. Elustondok oporrak hartuko ditu baina Agirrek pixka batean jarraitu beharko du. Labaka eta Amuriza herrian duten txokora joan dira. Elustondok bikote bat ezagutu du eta gustoko ditu. Beraiek ere gustuko dute Elustondo. Bikotearen mezu bat jaso du Elustondok. Oporretara doazela diote mezuan eta ia beraiekin joan nahi ote duen proposatzen diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!