Asteasuko Sanpedroak 2020

Bertso saioa (Asteasu, 2020-06-29) (42'14'')-2

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko uztailaren 5a

Haritz eta Alaia: Haritz Amazon-eko eskaerak etxez etxe eramaten dituen banatzailea da. Alaiaren etxea herri-gunetik 4 kilometrora dago. Ia egunero joaten da Haritz Alaiaren etxera. Amets altxarazi du Amaiak. Andoni Egañak idatzitako artikulu baten zatia irakurri dio: "... gile, kulturgile gara gu baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen". Nola bizi izan dituzu 3 hilabete hauek sorkuntza eta ekonomia aldetik?

Maialen eta Alaiaren txanda. Emakume baserritarrak dira, 65 urte joan den mendean beteak. Gaur S. Pedro eguna izaki, egun-pasa egiteko egun aproposa da. Baina ez dute ilusio handirik. Alaia, Haritz eta Amets kantari. Beren bizitzako bidaia egin dute. Helipkoteroan doaz Amazonian baina zuhaitz bat jo dute eta konortea galdu. Esnatutakoan tribu baten erdian daude biluzik. Maialen tonbolako arduraduna da. Beste hirurei oparia egokitu zaie eta aukeratu egin behar dute Maialenek ikusi gabe. Maialenek asmatu egin behar du zein opari hartu duten. Amets eta Haritzek puntutako saioa egin dute. Lau bertsolarien despedidako agurra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!