Segidan, Amets eta Maialenen txanda izan da. Gaia: beldurra. Amets preso politikoa da eta Maialen, bere ama. Launa puntu jarri dizkie Amaiak eta Bertsolariek euren roletik kantatu dute. Ondoren, Alaiaren txanda da. Alaia laster izango da ama… hitz ederra, eta aldi berean, lotura eta erantzukizun pisutsua. Maialen, Haritz eta Amets familiakoak dira. Maialen Haritzen izeba da, dena jakin nahi duena. Amets, berriz, Haritzen aitona eta Haritz, etxeko gaztetxoa. Gaur San Pedrotako bazkaria. Haritz neskaren batekin ibili dela jakin dute izebak eta aitonak, baina ez dute nahiko informazio. Honeraino lehen bideo honek eman duena.