Basatiak, hurbil (2) (2020-02-09) (20'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 26a

Beste 22 animali ikusgai dauzkazu bigarren bideo honetan. Txonta arrunta edo pinpiña asko hurbiltzen zaigu janaria jarriz gero. Harrapari gautarra: mozoloa. Eskulapioren sugeak berotu egin nahi du eguzkiak berotutako harrien gainean. Sai arre bikoteak janaria dakarkiote euren kumeari. Saguzar txikia atseden hartzen. Hau ez da jolasa, hau joko hilgarria da… lepahoriak kattagorria harrapatu nahi du, eta lortuko du!

Harri iraulariek harriak eta algak iraultzen dituzte janaria topatu ahal izateko. Pinu beldarrak lurperatu egingo dira eta hor doaz bata bestearen atzetik zintzo demonio! Buztanikara horiak ibaietako uren gainaldean dabiltzan intsektuak nahi ditu bere burua elikatzeko. Erleak lorez lore. Eta abar.

Kevin MacLeod artistaren Deliberate thought abestia Creative Commons Attribution lizentziaren menpekoa da (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/)

Iturburua: http://incompetech.com/music/royalty-free/index.html?isrc=USUAN1100806

Artista: http://incompetech.com/

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!