Basatiak, hurbil (1) (2020-02-09) (20'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko ots. 9a, 17:42

Udaberria laster helduko da baina otsailaren amaiera aldetik aurrera-edo, txori arrak kantuan entzun daitezke. Ar bakoitzak bere eremua markatu nahi du, beste arrak uxatu eta emeak erakarri. Mokozabalak hezeguneetako uretan arakatzen dute janari bila, mokoa, burua eta lepoa alde bietara mugituz. Okil handiak zuhaitzetako enbor lehorrak zulatzen ditu intsektuen bila. Kaio hankahoriak ahatekume bat atzeman du eta irentsi egin du bi aldiz pentsatu gabe.

A ze zortea izan duen zozo honek! Zizare luze bat topatu du. On egin! Antxeta mokogorria oportunista hutsa da. Kurlinta handiak  lana egin eta antxetak lapurtu egin dio. Lotsagabea! Kurlintak bere kexa agertu dio. Normala! Karramarro bat atzeman du kurlintak. Antxeta gertu dago baina ez du zereginik. Kopetazuriak ahotik ahora eman dio janaria bere kumeari. Kaskabeltz gurasoek badute nahiko lan beren kume jaioberrien gosea asetzen. Okil handi bikoteak aho bete intsektu ekartzen diote kumeari. Hiru txepetx kume ditu txepetxak. Badu nahiko lan janaria garraiatu eta garbitasuna mantentzen. Ur-zozoak ez dio urari beldurrik janaria aurkitzeko. Amiamoko zuriak belarra, egur eta zotzak behar ditu bikotearen kabia eraikitzen jarraitzeko. Basurdeak? Basurdeak non-nahi, baita errepidean ere! Ehunzango hori hau tximeleta bihurtuko da! Zauritutako animaliak osatu eta natur ingurunera itzultzen saiatzen da Igeldoko Arrano Etxea, gabirai arrunta honen kasuan bezala. Ubarroi handiak atseden hartzen du uretan ibili ondoren. Lumak ere lehortu behar ditu. Trikuak jolasean dabiltza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!