Bertso zaharrak (2) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2019-12-06) (29'51'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 20a

Unamuno euskalduna zen baina euskara txikia zela zioen eta lurperatu egin behar zela. Pello Mari Otaño, berriz, euskaltzale sutsua zen eta bertsoak jarri zizkion Unamunori. Martina Ruiz de Galarretak beltzak eta gorriak ikusi zituen gerra garaian, bere senarra hartu eta fusilatu egin baitzuten. Unai Agirrek jarritako bertsoak dituzu.

Txirrita hil egin zela zabaldu zen bazterretan. Bertsoak jarri zituen Txirrita berak, zurrumurru hori gezurtatzeko. Joxepa Antoni Aranberri Xenpelarren iloba zen. Beste batek jarritako bertsoei erantzuna da bertso sail hau. Larraulen dagoen Txuringaingo errotariari Asteasuko Agustin Zakarrak jarritako bertsoekin amaitzen da bigarren bideo hau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!