Bertso zaharrak (1) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2019-12-06) (30'35'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 17a

Bigarren urtez, Agirre anaiek saio arrakastatsua burutu dute Larraitzen. Oiartzungo Urbietaren bertsoaldiarekin abiatu dira bi anaiak afaltzen hasi aurretik. Iaz baino jende gehiago bildu da bertso zaharren afari honetara. Bakarka eta bi ahotsetara kantatuz oso gustagarri egin zaizkio jendeari garai bateko bertsoak

1893. urtean, Azpeitin sariketa bat izan zen. Bertsolari ugari inguratu zen hara. Pello Errota, Udarregi eta Joxe Bernardo ere han ziren. Joan aurretik hitz egin zuten… saria irabaziz gero, banatu egingo zutela elkarren artean… Udarregik ezetz. Lazkao Txikiren 3 bertso datoz ondoren, seaskari kantatutakoak. Pastor Izuelak bazuen txakur txiki gorritxo bat. Auzoko batek lapurtu eta azeria balu bezala ibili zuen etxez etxe, zerbait biltzeko asmotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!