Udane Ostolaza eta Izeta IV.aren erronkak (2) (Zarautz, 2020-02-08) (20'03'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 14a

Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ eta Udane Ostolazak erronka jarri zioten euren buruari. Heldu da eguna eta ez dute hutsik egin. Ostolazak 75eko errektangularra jasotzea zuen xede. Lehendik jasoak ditu 63 kiloko kubikoa eta 68ko errektangularra. Baina gaurkoa izango da, fitxa federazioarekin, lehendabiziko marka pertsonal ofiziala. Hamalau urteko gazte oriotarrak 58 kilo eman ditu baskulan. Bi minutuko denboran, behin bakarrik ez, hiru jasoaldi eman dizkio harriari, oso modu txukunean, gainera.

Segidan Izeta IV.ari egokitu zaio lanean jardutea. Baskulan 88 kilo eman ditu. Izeta IV.a-k izugarrizko erronka ipini zion bere buruari. Alde batetik, 100 kiloko zilindro kopa 100 aldiz altxatu, esku bakarrez, eta segidan, 50 jasoaldi eman 125eko kubikoari. Nekeak neke, lortu ditu biak bere aita eta osabaren gidaritzapean. Oso-oso nekatuta amaitu arren, gustora agertu da prentsaren aurrean. Jendeak asko animatu du txalo eta oihuekin. Bere seme Jakesek erakustaldia egin du aita lanean aritu den bitartean, eta horretarako 4 harri mota ezberdin erabili ditu esku bakarrez eta biekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!