Udane Ostolaza eta Izeta IV.aren erronkak (1) (Zarautz, 2020-02-08) (13'44'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2020ko otsailaren 12a

Udane Ostolaza eta Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.ak’ aurre egin diote beraiek jarritako erronkari. Jaialdia osatzeko, herri kiroletan oso ezagun diren kirolariek hartu dute parte. Alde batetik, Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ izan dira protagonista. Aurrean 125 kiloko errektangularra izan dute. 40 jasoaldi eman dizkiote harri horri txanda librean, bakoitzak 5 jasoaldi eginez. Eta hori, 3 minutu eta 21 segundotan burutu dute.

Segidan, pentatloian egiten diren probak egin dituzte Aizarnako Luis Txapartegik eta Errezilgo Xabier Orbegozo ‘Arria V.a’-k, giza proba kenduta. 12 altxaldi eman dizkiote bolari. Ondoren, 2 enbor ebaki dituzte. Gero, txingak hartu eta 4 plaza egin dituzte. Amaitzeko, korrika ibili dira frontoian 12 itzuli osatu arte. Denbora, berriz, 11 minutu eta 7 segundotakoa izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!