Bertso-jaialdia (2) (Alegia, 2019-07-12) (39'43'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko uztailaren 23a

Urtero lez, bertso-jaialdia burutu da Alegin, bertako herri-jaien baitan. Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Imanol Irazustabarrena (herritarra), Maialen Lujanbio eta Eli Pagola bertsotan aritu dira Imanol Artola ‘Felix’-en esanetara. Herriko zineman izan da ekitaldia eta betekada ederra hartu du aretoak.

Festetan etxera bakarrik joan nahi ez duten emakumeentzat, bidean laguntzeko taldea eratu da jaietan. Andoni eta Imanol talde horretako partaideak dira. Etxe-tresnen matxura elektrikoak konpontzeko gunean egiten du lan Maddalenek. Elik pare bat aldiz deitu dio, eta azkenekoan, zera esan dio: “Ze ahots polita daukazun! Ze erakargarria izan behar duzun!” Tafalla hitza ipini du Felixek bilatzailean. Hiru titular ikus daitezke eta Maialeni irakurri dizkio. Imanol Maddalenen aitaren oilategiko oilarra da. Maddalen gutxitan joaten da oilategira eta oilarrak ez dio sartzen uzten. Andoni matematika irakaslea da eta Eli, ikaslea. Gainditu nahi badu, amuarrainak eramateko esan dio irakasleak. Puntukako saioarekin eta bertsolari guztien agurrarekin eman zaio amaiera Alegin antolatu den jaialdi txukun honi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!