Urtero lez, bertso-jaialdia burutu da Alegin, bertako herri-jaien baitan. Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Imanol Irazustabarrena (herritarra), Maialen Lujanbio eta Eli Pagola bertsotan aritu dira Imanol Artola ‘Felix’-en esanetara. Herriko zineman izan da ekitaldia eta betekada ederra hartu du aretoak.
Derrigorrezko agurren ostean, ofiziotan jarri ditu Felixek. Lehen gaia, zein lurralde mota bereganatu nahiko zenukete? Herri-jaiak direla-eta, kexaka joan zaio Maialen Imanol zinegotziari: autobus zerbitzua urrun xamar, zabor bilketa atzeratuta… Bilbon 25.000 zigarrokin bildu dituzte bi ordutan. Horixe izan dute gaia Andoni eta Maddalenek. Maialenek Goierriko Bi Handien lasterketan hartuko du parte. Bere bikotekide den Eli da Maialenen prestatzailea. Maddalen OBANEUKE erromeri-taldeko kidea da. Beste laurak, goizaldera, hor hasi zaizkio kantuak eskatzen. Maddalen ez beste laurak oporretara joan dira kanpinera, norbera bere aldetik. Bakoitza, ordea, helburu edo asmo zehatz batekin joan da.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!