Bertso-afaria (Julio Soto-Andoni Egaña) (2) (Azkarate, 2019-05-04) (37'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko maiatzaren 13a

Bertso-afaria antolatu du Azkarateko Balerdi Elkarteak. Berrogeita hamar bat lagun bildu dira bertara eta afari gozo ederra dastatu ostean Julio Soto eta Andoni Egañaren txanda heldu da. Saioak bi zati luze izan ditu eta bideo honetan ‘hitzen jolasa’ deritzonak hartuko du denbora gehien.

Tartean kafe bat edo beste hartuta, bertsotan jarraitu behar dutela esanez ekin diote biek. Eta nondik kantatu? Bada, norberaren almazenetik. Ordu txikitan erretiratu, sofan eseri eta segi bertsotan edo ametsetan bertso-kantari, lokartu ezinik. Antzeko gaiak izan dituzte hizpide hasieran. Aurrera doazela, ordea, eta bertsolari beraiek proposatuta, pertsona edo objektuen hiru izen idatzi dituzte entzuleek: botila, buzoa eta Andoni. Saio umoretsu bezain bizia izan da hitzen jolasena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!