"Malos Tiempos" Jazz kontzertua Zaraten

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko urr. 14a, 15:38

Jose eta Eloy Urrejola anaiek osatzen dute taldea. Biek ala biek ibilbide luzea dute musika arloan. Gauden urtean jarri dute martxan jazz musika proiektua. Konposizio propioak eta bertsioak eskaintzen ditu. Talde ugaritan hartu dute parte bi anaiek...

Josek, esate baterako, urte askotan jo zuen Oskorrirekin eta hainbat jazz musika taldeekin. Jose Urrejolak instrumentu ugari jotzen ditu EWI izeneko haize instrumentu elektronikoa baliatuz, adibidez, txirulak, saxoak, teklatuak, txalaparta e.a. Eloy Urrejolak, berriz, baxu elektrikoa eta trasterik gabeko baxua jotzen ditu. Tenperatura eta haize leuna lagun, kontzertu bikaina eskaini dute Zarateko parajean, udazkenaren hasieran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!