"Malos Tiempos" taldearen jazz kontzertua Zaraten

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2017ko urriaren 17a

Jose eta Eloy Urrejola anaiek osatzen dute taldea. Biek ala biek ibilbide luzea dute musika arloan. Gauden urtean jarri dute martxan jazz musika proiektua. Konposizio propioak eta bertsioak eskaintzen ditu.

Talde ugaritan hartu dute parte bi anaiek... Josek, esate baterako, urte askotan jo zuen Oskorrirekin eta hainbat jazz musika taldeekin. Jose Urrejolak instrumentu ugari jotzen ditu EWI izeneko haize instrumentu elektronikoa baliatuz, adibidez, txirulak, saxoak, teklatuak, txalaparta e.a. Eloy Urrejolak, berriz, baxu elektrikoa eta trasterik gabeko baxua jotzen ditu. Tenperatura eta haize leuna lagun, kontzertu bikaina eskaini dute Zarateko parajean, udazkenaren hasieran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!