VIII. SAN MIGEL XARE IREKIA ABIATZEAR!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2026ko irailaren 2a

Irailaren 4an, ostiralean,  hasiko da  VIII. San Migel Xare Irekia-Irurako Udala Sari Nagusia Irurako Ametsa trinketean. 

 

Aurtengoan munduko xarelari onenak bertan izango direla esan dezakegu beldurrik gabe, urriaren 15etik 24ra Argentinan  jokatuko den   XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketan parte hartuko duten Frantzia eta Espainiako selekzikoetako pilotari hautatuak  bertan izango direlako. Euskal Selekzioa ez da arituko Argentinan,   sailkapen fasea jokatu zenean, EEPF ez zelako NEPFko kide, baina  Euskal Selekzioa osa zezaketen xarelariak ere VIII. San Migel Xare Irekian izango ditugu, Frantziako eta Espainiako ordezkariei aurre egiteko.  

Horrela, Frantziatik,  Bruno Driolet, Oxan Halsouet, Andoni Castera eta Jon Lafarge izango dira, eta horiek bikote bat osatuko dute;    Espainiatik, berriz,  Joxi Lopetegi,  Pello Armendariz, Santi Hualde eta Sebas Moncadak izango ditugu, eta horiek bi bikote osatuko dituzte: Lopetegi I-Armendariz eta Hualde-Moncada. 

Eta hauei aurre egiteko,  arestian esan bezala, XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketa jokatuko ez duen Euskal Selekzioa osa zezaketen 3 bikote osatu ditugu: Jon Larronde- Denis Petrissans, Sebas Etcheberri-Oihan Borteyru  eta Xuban Lopetegi-Oier Iturbe  irurar biko gaztea. 

Hortaz,  sei   izango dira VIII. San Migel Xare Irekia jokatuko duten bikoak, 

 bi multzotan  banatuta:

A MULTZOA

1. Lopetegi I-Armendariz

2. Etcheberri-Borteyru

3. Halsouet-Castera

B MULTZOA

1. Hualde-Moncada

2. Larronde-Petrissans

3. Lopetegi II-Iturbe

Multzo bakoitzak ligaxka jokatuko du,  irailaren 4an,11n eta 18an(19:00) Irurako Ametsa trinketean. 

Multzo bakoitzeko 2 lehen sailkatuek, finalerdiak jokatuko dituzte irailaren 26an(19:00) San Migel jaien etxaferua eta gero:    

1. A multzoko 1.a vs B multzoko 2.a 

2. B multzoko 1.a vs A multzoko 2.a. 

Eta, VIII. San Migel Xare Irekiaren- Irurako Udala Sari Nagusiaren  finala, berriz,  urriaren 3an, 12:00etan, jokatuko dute finalerdietako  irabazleek. 

Finalaren aurretik, 11:00etan,  Adospilotako  emakumezkoek,   eskuzko partida bat jokatuko dute. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!