Pasioa

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Karrera Garcia 2022ko eka. 12a, 19:58

Iritzia ikasturteari agur esaten harrapatu nau. Irailaren hasieran bederatzi hilabeteko iraupen-luzeko lasterketa baten aurrean nagoela iruditzen zait, dena egiteko dudanaren emozioarekin. Maiatza iristean, lasterketa hori arnasarik gabe uzten nauen 100 metroko hesi-lasterketa bihurtzen da. Orduantxe konturatu egiten naiz, asmo onez planteatutako proposamenak tokian geratzen zaizkidala. Zertan zentratu behar nintzen? Zeintzuk izango ziren nire lehentasunak? Zein marra gorri ez nuen igaroko edo igarotzen utziko?

Ikasturtea hitz bakar batekin definitu beharko banu, intentsoa dela esango nuke. Zeregin asko, agian ahal duguna baino gehiago, eta erantzukizun handia, gure gizartearen garapenean parte hartuko duten gazte eta haurren hezkuntza ez baita edozein ardura.

Irakasleak, edo hobeto esanda ni, horrela banago, nola daude gure ikasleak? Gaitasunetan hezi nahi ditugu, trebetasunak landu, ikasten-ikastea lantzen saiatzen gara, eta halere, ikasturteko sasoi honetan, estres eta antsietate mailak punturik altuenetara iristen dira, ikasten jarraitzeko batez besteko nota minimoa lortu behar dutelako; bestela, ez duzu balio, sistemak, garbigailu batek bezala, zentrifugatu azkar bat egiten du merezi ez duen ikasle horiekin, haien ahalegina ez delako nahikoa izan. Nire aldetik, gaitasunetan pentsatzen badut, ikasten ari diren neska-mutilengan pentsatzen dut, ez ELGA-n (OCDE).

Zerbait irakasteak edo ikasteak interesa piztu beharko luke, irakaskuntzan edota ikaskuntzan grina sentituz eta transmitituz. Haur eta gazteek berezko jakin-mina dute ikasteko, esploratzeko, galderak egiteko, eboluzioaren aldetik horretarako diseinatuta baikaude; askotan, ordea, ez da horrela gertatzen. Zerbait ez da ondo egiten ari ikasleentzat, bakar batentzat bada ere, ikasteak sufrimendua eta obsesioa ekartzen badu.

«Zerbait irakasteak edo ikasteak interesa piztu beharko luke, ikaskuntzan edota ikaskuntzan grina sentituz eta transmitituz. Haur eta gazteek berezko jakin-mina dute ikasteko, esploratzeko, galderak egiteko, eboluzioaren aldetik horretarako diseinatuta baikaude»

Baina ez, ez dut kexan geratu nahi, ez da nire estiloa. Irakasle gehienok gure ikasleen alde egiten dugulako, egunero sistema hori doitzen saiatzen garelako eta iraupen-luzeko lasterketa honetan gure ikasleak, askotan, ondo egiten ari garela erakusten digutelako.

Atzo Hazi eta Ikasi proiektuari ikasturteko amaiera eman genion. Tolosaldeko eskola ezberdinetako haurrek eta gaztetxoek gure ikastolan astean behin errefortzu eskolak jaso dituzte gazteez osaturiko boluntario talde mundial baten eskutik. Asteartero, hutsik egin gabe, batzuetan gogorik gabe ere, etortzen aritu dira, ikasteko, etxeko lanak egiteko eta zergatik ez, indarrez eta gogoz betetako boluntarioekin eskola merezi duen lekua dela sentitzeko.

Horrelako esperientziek munduarekin konektatuta nagoela sentiarazten didate, eta lan egiteko behar dudan pasioa itzultzen didate.

 

Heztea irakastea baino zailagoa da, 

irakasteko jakin egin behar duzu, baina hezteko, izan beharra dago. Mafalda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!