Anonyme Popular, Altzon: Kantuak Berbekaz Bete

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2024ko otsailaren 29a

Bihar, martxoak 1, 19:00etan, Altzoko Batzarremuinon eskainiko dute hitzez, doinuz, soinuz eta irudiz betetako ikuskizuna Igor Elortza Aranoak eta Rafa Rueda Etxeberriak.

BECen egun bat eman zuena kantari ezer ez esateko hamabost milari esanez zer edo zer esan nahian ehuni etorriko zaigu nitar lehen gutarra izana, bere hitzetan. Akuilua zorrotz, nitarra biluztuz nahiz gutarrak zirikatuz, barru-barrutik ariko zaigu bertsolaria, Igor Elortza, bertso neurritan ondutako kantuetan (bertsogintza teknika eta hizkuntza erakustaldiak, artelan zoragarriak)  bere-bereak diren kontuak izanagatik gure-gureak badirela ere senti araziz, ze danok jjakiuau hori holan dana. Rafa Ruedak jantziko du entzunkizuna espresuki sortutako doinuz eta soinuz, eta, Batzarremuinoren neurrira egokitutako Kulturaz-eko dapatisten irudiak osatuko dute ikuskizuna.

Sarrerak, 5 euro, salgai daude herriko ostatuan eta udaletxean.

Erlazionatuak

Ni-aren eta Gu-aren arteko harian

Irati Saizar Artola 2023 mar 25 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!