Altzok Xabier Amurizaren azken bertso-saioaren ohorea

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2016ko maiatzaren 3a

Xabier Amurizak jendaurreko bertsolaritza utzi duela iragarri du maiatzaren 3an, 75 urte bete dituen egunean. Joan den ostiralean Altzon egin zuen saioa izan da, beraz, Xabier Amurizaren bertso ibilbide luzeko azkena. 

Altzok izan du bertsolaritza berriaren aitzindari dugun bertsolari ikaragarri honek plazak agurtzeko egin duen azken bertso-saioaren ohorea. Alaba Miren izan zuen lagun eta bertsokide egun honetan, berez berezia zena are eta bereziago eginez guztiontzat.

Une oso hunkigarriak bizitu genituen Udaletxean eta Elordi Elkartean elkartu ginenak. Antton Iztuetak jaso zuen Elordi Elkarteko saioa bideoan. Merezi du azkenera arte ikustea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!