Euskarazko lanen, ekoiztetxeen eta aktoreen errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia Alain Rekondo 2020ko abe. 3a, 12:00

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, azken urteetan euskarazko ikus-entzunezko lanek eta haren ekoizleek izandako bilakaera eta garapena errepasatu ditugu gaurko saioan. Oscar sarietarako izendatutako filmak, bertan ekoiztutako laburmetrailak, azken hilabeteetan eskaintzen ari diren telesailak eta aste honetan estreinatuko den Xabier Leteri buruzko 'Ni naiz Lete' dokumentala izan ditugu hizpide.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!