Tamalez produktu askotan aurki daiteke palma olioa, oso azkar zabaldu baita bere erabilera. Kontsumitzaileok eskatu dugulako eta industriak ere saldu digulako: merkea delako, ondo aprobetxatzen delako, etekin handia atera ahal zaiolako...
Lipido motak
Palma olioaren eragina ulertzeko ezinbestekoa da lipidoak zer diren esplikatzea, zer mota dauden eta nola iritsi garen palma olioaren kontsumo masibo honetara.
Gure dietaren bitartez hartzen dugun kaloria, normalean dietan hartzen dugun triglicerido edo molekula baten barruan geureganatzen dugu. Eta molekula horiek osatzen dira, gantz azidoak deituriko horietaz. Gantz azido horiek bi eratara sailkatuta ditugu: saturatuak eta monoinsaturatuak edo polinsaturatuak.
Saturatuak hidrogenoz betetako grasa dira, molekula handiak, eta garraiatzeko zailak dira gure gorputzean. Hauek gehien bat animalia jatorriko grasetan hartzen ditugu –mantekilak, animalien seboak...–, tenperatura normaletan, 25 bat gradutan solido daudenak. Hauek arterietan pilatzen dira, arterioesklerosia sortzeko gai dira. Honako hau guztia kontuan hartuta, egunean hartu behar dugun %30 grasa horretatik, saturatuak %10 baino gutxiago izan behar dira.
Eta bestaldetik, monoinsaturatuak eta poliinsaturatuak aurki daitezke. Izenek azken finean, molekulak osatzeko moduari egiten diote erreferentzia. Tenperatura normal batean, 25 gradutan, likido eran aurkituko ditugu, olioak bezala ezagutzen ditugunak izan daitezke mota honetakoak. Esan bezala, monoinsaturatuen adibide nagusiena olioa da, dieta mediterraneoak bultzatzen duen oliba olio hori. Eta geureganatzen dugun eguneko gantz kantitatearen %15 bat suposatu behar du.
Bestetik poliinsaturatuak edo Omega 3 eta Omega 6 bezala ezagunak direnak ere aurki daitezke. Hauek dira gantz azido esentzialak. Gure gorputzak ezin ditu sortu, hortaz nahi ta nahi ez dietan hartu behar ditugu, proportzio egoki batean, gure kalorien %5a suposatzearekin nahikoa da. Ezinbestekoak dira hormonak sortzeko, sistema nerbiosoa mantentzeko era egoki batean, gaixotasun inflamatorioak ekiditeko, onura batzuk ere ikusi zaizkie. Esaterako, minbiziaren sorrera atzeratu dezaketela. Beraz, hartu behar-beharrezkoak dira, hori bai proportzio egokietan. Omega 3 hauek, arrain jatorriko gantzetan topa daitezke, arrain urdinean –sardina, antxoa, atuna, izokina...–, fruitu lehorretan –almendra, kakahueteak...–. Eta Omega 6 delakoak ere badaude, landare jatorriko olioetan aurkitu ahal ditugu –intxaurrak, sesamoa, artoa...–. Proportzio egokian, behar-beharrezkoak ditugu batez ere zenbait egoera kritikoetan gaudenean, kirol pila bat egiten dugunean, haurdunaldietan...
Hortaz, gantzak ez dira dietatik kendu behar, proportzio egokian hartu behar ditugu. Ahal den neurrian jatorri begelatekoak hartu behar ditugu eta animalia jatorriko gantzak ahalik eta gutxien geureganatu behar ditugu.
Lehen janari industrian gure amonek eta erabiltzen zituzten gantzak erabiltzen ziren –mantekak, mantekilak...–. Ikerketa guztiak aurrera atera ahala, esaten da animalia jatorriko gantzak agian ez direla uste bezain onak eta hobetsi beharko genituzkeela landare jatorrikoak.
Gauzak horrela, industria ere horretaz jabetu eta kezkatu egin da eta hasi da landare jatorriko gantz horiek erabiltzen. Etiketetan noski gaileta guztiak eta hasi dira zehazten gantz begelatalarekin. Eta bertan dago tranpa!
Gu ohitu gara produktuek zapore zehatz bat izatera, estruktura jakin bat izatera. Hori guztia lortzeko begetal gantz horiei olio izatetik solido izatera pasatzeko zertxobait gehitu behar zaie. Industrializazio prozesua beraz momentu horretan hasten da. Mantekila testura emateko, hidrogenizatu egiten dira. Momentu horretan trans- gantzak deituriko molekula batzuk sortuko dira. Industriak trans-gantz bihurtuko ditu, saturatu, jatorri animali horien oso pareko bihurtuz. Are arriskutsuagoak dira gainera. Ikusi baita trans-gantz hauek, kolesterola okertu egiten dutela, LDL kolesterol txar delakoa. Eta gaiera HDL kolesterol on hori jaitsi egiten dute.
Jatorri begetala industrializaturik
Azken talde honetan beraz sartzen da palma olioa. Jatorri begetaleko olio bat, palmondo baten fruitutik –palma– eta fruitu horren hazitik –palmiste–. Badira landare jatorrikoak baina lipido guztien %50a baino gehiago dagoeneko saturatuta dator. Jatorrian ez da txarra, bere neurrian noski; Asiako hego-ekialdean gehien erabiltzen dena da.
Kontua da industrializazio prozesu horretan, saturatuak zeuden gantzez aparte, trans-gantz ere bihurtu dituela industriak. Olio hau tratatu gabe hartuz gero gorri kolorekoa da, zapore berezi bat du. Industrialki modifikatu eta gardena eta zaporerik gabekoa bihurtu da. Jakiei testura egoki bat emango die –donuts, bollycao, pizza batek izan dezakeen testura–.
20 bat urte badaramazkigu olio hau erabiltzen. Batez ere oso merkea delako, garapen bidean dauden herrialdeetan sortzen delako eta oso errentagarria delako, beste edozein olio baino sei aldiz errentagarriagoa da. Beti bezala mendebaldea ekialdea estutuz jarraitzen du, gu baikara kontsumitzaile nagusienak.
Ikerketak egia esan bidean daude, baina orain dela gutxi konturatu gara ez dela batere osasuntsua. Ikerketa gehienak 90. hamarkadan hasitakoak dira. Batez ere gaixotasun kardiobaskularrak goraka doazela ikusita, diabetesa izugarri doala goraka. Gure dieta geroz eta aurre sukaldatutako jaki gehiagoz osatuta dago, geroz eta gutxiago sukaldatzen dugu.
Oraindik ez dago ikerketa zehatzik baina badirudi gantz hauek eragin zuzena dutela minbizien garapenean. Demostratuta dago bai bular eta baita prostatako minbizian eragin zuzena duela.
Janari indrustriaz gain, kosmetikak ere izugarri erabili du, biodieselak sortzeko garaian, olio lubrikanteak egiteko garaian ere asko erabili dira. Eskaera handia dago, merkea baita.
Ikasi behar dugu kalitatezko grasa hori bilatzen, proportzioan ahalik eta gutxiena animali jatorrikoa izaten, landare jatorriko horiei atentzio pixka bat gehiago jartzen, beti kalitatea bilatuz. Gure erosketa karroa betetzen dugunean, kantitateari baino kalitateari begiratu behar diogu.