Lotan gaudenean, gure eztarri inguruko muskulatura, bai mingaineko muskulatura, faringea eta aho sabai bigunean dugun gingilatxoaren inguru guzti hori erlaxatu egiten da. Atzeraka moduan joaten da, eta orduan airea sartzen denean, aho sabai biguneko muskulaturak faringearen kontra bibrazio batzuk sortzen ditu eta soinu horiek sortzen dira.
Eta galdetuko duzue, zergatik denok ez dugu zurrunga egiten? Esangura handia du anatomiak. Denok ez dugu anatomia bera. Batzuek bide horiek estuagoak dituzte, edota jaiotzez masailezurra atzerago dutelako, edota gizentasuna beragatik ere bai. Azkenean gizentasunak, lepo inguruan gantz pilaketa bat dela eta, anatomia hori aldatzen du eta estuago egiten du. Sudur zuloak ere ezberdinak ditugu, besteak beste, batzuk tabikea okerra duteko. Hauek zurrungalari profesionalak lirateke.
Aldizkako zurrungak batez ere egoerekin daude lotuta. Oso nekatuak gaudenean, edo parranda handi bat egin dugunean, alkohol asko edan dugunean, lotarako pilulak hartu ditugunean,... kasu hauetan zurrunga gehiago egiten dugu. B
eraz, anatomiak, gizentasunak eta nerbio sistema deprimitzen diguten (alkohola edo farmakoak) substantzi horiek ere zerikusi handia daukate. Katarro batek ere, erraztu egiten du zurrungak egitea. Sudur-zuloak itxita ditugu eta ahotik hartzen dugu arnasa. Eta ohikoena ahozgora egitea izaten da, orduan erlaxatzen baita ondoen eztarri ingurua.
Zurrunga gradu ezberdinak daude eta dezibelioetan neurtzen da. 60 dezibelioak arte soinua dela esan dezakegu eta hori normaltzat hartzen da, arnas fuertea litzateke. 60tik gora pasatzean deitzen zaio zurrunga. Eta hor zurrunga sinple bat izan daiteke, noizean behin gertatzen dena edo txikia. Beste batzuk, oso altuak direnak eta beraiekin lo egitea ere ezinezkoa direnak, eta azken batzuk gaixotasunari lotzen zaizkionak (makinarekin lo egiten dutenak). Azken hauek zurrungak gehi apneak (lo gaudenean arnasa hartzeari uztea) dituztenen kasuan gertatzen dira.
Gaitza hasten da
Zurrunga bera bakarrik bada, ez du aparteko garrantzirik. Baina zurrungak arnas geldialdi batzuekin doazenean, orduan gaitza hastean da, arazoa. Arnas geldialdi horiek ez dira onak. Gure ehunek jasotzen duten oxigeno kopurua jaitsi egiten da nabarmen eta garunak estimulu bat bidaltzen du bat-batean esna gaitezen, arnasa hartzen jarraitzeko bestela hilko ginateke. Gu ez gara konturatzen baina garuna beti alertan dago. Alertan dago, eta ez du uzten loa errekuperatzailea izaten eta lo sakonera iristeko denborarik ez dio ematen garunari.
Oxigenoa jaistearekin batera, ehunek oxigenoa eskatzen jarraitzen dute eta bihotzak azkarrago lan egin behar du. Taupadak handitzen dira eta hori luzera kaltegarria izan daiteke, eta demostratuta dago bihotzeko gaixotasunak okertzen dituelako, bai arritmiak, bihotzekoak izateko arriskuak, hipertentsioa... loaren apneak. Zurrungaegile guztiek ez dute apnea, baina apnea duten guztiek zurrunga egiten dute.