Pasahitza (zaharra)

Santa Kruz jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko maiatzaren 7a

Santa Kruz jaiak, maiatza hasiera. Maiatza hasiera eta jaien denboraldi hasiera, zatirik handiena Santa Kruzetatik San Migeletara izango duena.

Santa Kruz jaiak eta aurten gogoratzeko aukera berri bat. Joxe Ramon Ansa zenaren erailketaren 40. urteurrena ospatu denean bere oroitarriaren inguruan jende multzo bat bildu gera igandean Andoainen, oroimen ariketa xume baina esanguratsu bat egiteko, geundenak geundelako bi zentzutan. Eta erailketa hari buruz zerbait gehiago jakin nahi izan dudanean A hirukoitzak hil zuela jakin dut, bera eta beste zazpi gehiago. A hirukoitza, talde ultraeskuindar armatu, apostoliko eta antikomunista, mendekua eta indarra bere esku hartu eta hainbat bidegabekeria egin zituena, Españako indar polizialen isiltasun, oniritzi eta partehartzearekin zenbait kasutan. Ez, ez nahastu, orain berrogei urteko gauzei buruz ari naiz... bueno, uste dut.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!