Ez da erraza mapa bakarrean ideia guzti horiek biltzen, ez horixe! Mapa fisikoan distantziak distantzia objektibo dira, tartekoak tartean eta mutur banatan abiapuntua eta helmuga. Baina Euskal Herria eta Madrilen artean inoiz ez da distantzia objektiborik egon izan, eta nago ez ote den inoiz baino ekidistantzia txikiagoa egun dagoena.
Mapa politiko bati begiratu ezkero berriz zer esan... zein mapa politikori begiratzen zaion argitu behar lehenik, zein argitaletxerena den eta zein datatakoa, eta argitaletxe horretako zein kidek egin duen ere bai, eta behar bada bere aurretik beste zein argitaletxeko beste zein kidek plazaratu duen berea ere kontutan hartu beharko genuke. Mapa ekonomikoari begiratu ezkero berriz... buf, hobe ez, nahikoa daukagu beste biekin, ezta? Bueno, bi edo... direnak direla, eta laster izango direnak...
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!