Pasahitza (zaharra)

San Jose eguna jai aurten

San Jose eguna jai aurten. Aitaren eguna hemen... eta omen. Aitaren eguna... bat? Eta santu baten izenarekin, gainera?

Eta aita bai baina... kontuak kontu publizitate, eskaintza eta abarrek betetzen dute airea, atzean zer eta zergatik dagoen ohartzen ez garen bitartean... Izan ere, ikusten den aldetik ikusten dela ere, kontraesanez betetako egun bat da hau, bat sinistu eta bestea aldarrikatzen duenaren kontraesanez betea. Sinestedunentzat santu bat, baina kontsumismoaren mistikan bildua. Sinesgabeentzat jai bat, baina elizaren katalogo zabaletik aterea. Umeentzat aita omentzeko egun...bat? Aitentzat aita sentitzeko aukera... bat? Kontraesan gehitxo erantzun bakarrerako. Baina tira, jai aurten beraz... zertarako pentsatu?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!