Pasahitza (zaharra)

Iritsi dira inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko otsailaren 25a

Iritsi dira inauteriak, hemen Tolosaldean mundua eraldatzen den garaia, kanpotik eta barrutik. Mozorroak, karrozak, sarrerak, txarangak... Desinhibizio eta algara, umore eta askatasun garaia... Geure burua mozorrotu eta beste zerbait bihurtzeko garaia da, nola kanpotik ala barrutik.

Baina zer dira benetan inauteriak gutako bakoitzarentzat? Ez garena izateko garaia? Izan nahiko genukeena izatekoa? Ala benetan garena azaleratzekoa ote? Ez ote dugu geure burua mozorrotzerakoan benetan dena erakusten? Ez ote du gu ez izateko nahiak gu zer garen ageriago uzten? Debate politikoan bezala... hor ere badatoz inauteriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!